TRIKITI TESTUAK
|
«JUANITA»
AIZKORRIKO MOBILA Hola ezin det segi larunbat gauetan, mozkorra hartzen baitet ia gehienetan; Erabakia hartu det nik oraintxe bertan bihar Aizkorrira noa zortzi t'erdietan.
lratzargailuaz esnatu naiz kolpez, mendira abiatzeko behar den umorez; Nahiz ez dedan lortuko gailur hori errez konbentzituta irten naiz portaletik oinez.
Otzaurte utzi eta gero San Adrian partera, koba utzi ondoren berriro aurrera; Refugiotik pasa naiz hamarrak aldera, eta hamaiketan heldu Aizkorri gainera.
Arnas estuka eta kolpeka bihotza, bidea ez zen uste nuen bezain motza; Baina lortu dudanean behar nuen poza hara non entzun dudan telefono hotsa.
MENDIRA DOA MUTILA LASAITASUN BILA.
Deporteko zapatila eta galtza motzekin, txaleko txikia eta bisera batekin; Bi alditan entzun det eta sinetsi ezin: Kalamidade bat dago telefonoarekin.
Cariņo ya he llegado y es muy bonito katxarroak gorraizerik ez al dik jarriko! Hik nire plana behintzat ez didak hautsiko, Cariņo dando la lata tengo a un chico.
MENDIRA ZIHOAN MUTILA LASAITASUN BILA.
Kristonak esanda (e)re hor darrai hizketan eta moskeatu nau oraintxe benetan; Posible ote da hau
gure mendietan? Itzali ezak katxarroa hik oraintxe bertan".
Hamar aldiz esan arren ez du egin kasurik eta horrek jarri nau aguantatu ezinik; Telefonoa bota det mendi tontorretik eta jabea joan da segidan atzetik.
MENDIAN DAGO MUTILA AKABO MOBILA.
Musika: Aitor Furundarena Hitzak: Igor Eguren
|