TRIKITI TESTUAK
|
«JUANITA»
OHE UTZI ZUENARENA Ohea utzi, hi gabeko ohea, irratia, egunsentirik ez, eskailerak, atea, sargori, kale ilunak, herriak ez du barkatuko, ostirala, geltoki bat beste edozein bezalakoa, el diario vasco, egin, el mundo, egunkaria, deia, kartzela handiegiak eta trena berandu, eguneroko bultzi, leiotik eserleku hutsak, zuenak akaso ekialdera, herdoila, hiria, betiko zuhaitzak, espaloian ertzaintza eta ibili munduan, zubiak, semaforoen zain bidea, zerua urdin, kontainerrak eta unibertsitatea, garaipena neke askoren ondorena, goizak ihes, gure buruan gernika, usoak itzulera, leku berdinak ezberdinak orain barrikadak, norbait hil dun nonbait, kea, erasoak, aizkorak, orduak gelditu, bakearen aldeko borroka, krabelinak malkoz, trenbidean liburuak laugarren bidetik ez da aterkirik behar, kaiera beltzak, leku zaharrik ez dun inon gelditzen gosea, laster haiz etxean, gaur barau, arraina berotu behar, albisteak, bi terrorista torturaz hilak, istilu larriak, udaberriarekin odolak zirakin ontziak garbitu hire telefonoa, arratsaldeon betikoa, badakin liburu batean ezin idatzi diren ahotsak lluntzerako lotu, kaleak erortzen, belar moztuaren usaina, taberna ezaguna, lagunak mahaian, Silvio bafleetan atsegina, la guitarra del joven soldado es su mejor fusil, asteroko enkontrua eta orduak bihar arte, goiz afaldu behar dinat, bakeroak, autoak ez din gasolinarik, gabon mila pezeta, maite dinat hire bidea gauez, musika, argia itzali da, erahil du denbora, egun hau iragana bihurtzen da, ametsak debalde ditun hirekin baina bihotza balio dun beste gau bat hemen ilunpean idazten dinat gaurko krespoia masailetan behera, amaitu dun hau ere.
Musika: Aitor Furundarena Hitzak: Garikoitz Berasaluze
|