TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«JUANITA»
FURUNDA
IZ, 1998

 

JUANITA

Juanitak ezin du gorputza astindu,

grano bat baitauka hankapean;

grano hori, bada, gorri gorria da,

min ematen dio dantzatzean.

JUANITAK EZIN DU DANTZA EGIN

JUANITA, JUANITA, ZE POLITA

Juanita gaixoa ez dago goxoa,

gaur tokatu zaio suerte txarra:

zein nazkagarria den grano gorria,

bidaliko luke pikutara!

JUANITAK EZIN DU DANTZA EGIN

JUANITA, JUANITA, ZE POLITA!

Juanitak ezin du gorputza astindu,

Juanita ezin da dantzan lasaitu,

dio berehala etxera doala,

ai zein gaizki duen gaur pasatu!

JUANITAK EZIN DU DANTZA EGIN,

JUANITA, JUANITA, ZE POLITA!

Musika: Aitor Furundarena

Hitzak: Aitor Furundarena