TRIKITI TESTUAK
|
«SENTITZEN NAIZ»
IRRI EGINEZ Ezpain jokoa besterik ez da egin behar den lana ezker-eskubi zabalduaraziz margotzen baita dena.
Dugun armarik hoberena denontzat hizkuntzarik errazena eman lezakeen argi guztia izugarri da.
Irri eginez, babesten gara irri, indartzen gara bat botatzea, ez da kostatzen eta jasotzea, zein nekeza den.
Kale ertzean gurutzatzean norbait topatzean, ez izan inoiz erreparorik zurea eskaintzean.
Oparitu iezaiozu berak ez duen distira hori hori eskaintzea zaila duenak baitu beharra.
Irri eginez, babesten gara irri eginez, indartzen zara bat botatzea, ez da kostatzen eta jasotzea, zein nekeza den.
Luzi ezazu, zure irrifarra eta kutsatu, denei ahal bada.
Musika: Maixa Lizarribar Hitzak: Maixa Lizarribar |