TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«SENTITZEN NAIZ»
MAIXA
ELKAR, 2002

 

EMAN MUXU

Zenbat muxu ezberdin

eman ditzakegun

zenbatzen jartzea

zaila da.

Hartzaileen arabera

ezberdinak dira,

ez dute esanahi

berbera.

Sarritan maiteari

tarteka amari

edo eta kide bati.

Ezezaguna dugun

aurkeztu diguten

lagunaren lagunari.

Ekintza berberarekin

begiak itxita

sentsazio eder

ugari.

Denak dira berezi

berarekin ez da

konta genezakeen

gezurrik.

Ezkutuan emanez

ezagutua den

gauaren maitaleari.

Garestia duguna

debalde salduaz

pareko printzeari.

Eman ta jaso

egin behar da!

Muxua muxutruk

izaten baita!

Musika: Maixa Lizarribar

Hitzak: Maixa Lizarribar