TRIKITI TESTUAK
|
«SENTITZEN NAIZ»
OROITZAPENEK Zer gara? Nondik gatoz? Zer gara? Nora goaz?
Urteak zenbaki bakarrik dira, banaka kontatuz zahartzen gara, baina gu, zer garen? Zerk egin gaituen? Erantzun zaila da.
Atzera begira jartzen bagara bidea galtzen da ortzian barrena milaka kolorez ikusiz dena margoa gu gara.
Lerro bat! Atzo ginen! Orri bat! Bihurtuz gaur!
Damurik ez egindakoaz, astiaz, guztia aztertuaz. Txukunduz ganbara zokoan pasa den guztia.
Uneak, bizi behar dira, dastatuz, aurrean duguna.
Nork daki bihar eguzkiak berotuko duen!
Oroitzapenek betetzen dute gure izatearen denbora, orratz batez bi orriak josiz egiten gara!!
Musika: Maixa Lizarribar Hitzak: Maixa Lizarribar
|