TRIKITI TESTUAK
|
«SENTITZEN NAIZ»
HODEI BATEAN Ikusi zaitut pozik! Ikusi zaitut alai! Une txarretan ezin negar egin!
Ikasten duzu arin! Asko bizita antza! Diozun bezala, zure nahia doa... hodei batean.
Infinitua helmuga lortu ezinean, etsipena! Nahi duzun guztia, dena laburtzen da... hodei batean.
Bidean zaude eta ez zara mugitzen, utzikeriari guda galduta diozu, batzuetan zeruak garbi izan arren jarrai ametsari eta murgil zaitez... hodei batean.
Musika: Iosu Izagirre Hitzak: Iosu Izagirre
|