TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«SENTITZEN NAIZ»
MAIXA
ELKAR, 2002

 

BIDAIA

Bidai zoragarri baten

joan-etorriko txartela,

non aurkitu galdezka nabil ni.

Bertan dastatu nahi ditut

plazerra ta gozamena,

soinean dudanarekin itzuliz.

Lehenengo ezpainak bustiz

ondoren eskuak doaz,

irakiten odola zainetan.

Zentzua badut hegaka,

eta oinak berriz dardarka!

Putzura jauzi egitera noa.

Begiaz lehen iritzia,

gustuko dut, eta banoa!

Trago txikiaz hasita

oso-osorik irenstera!

Bidexkarik gabe nahi dut

luzeenetik iristea,

garaipena hobea baita!

Izerdiak bat egin dira,

zentzuak egina dit bira,

bai goxo naizela bertan ametsetan.

Kotoizko hodei artean,

sentitzen naiz goxo-goxo!

Zure altzoan egoteak

hau ta dena merezi du!

Muxuak, laztanak!

igurtzi eta mimoak!

keinuak, ņikadak!

kariņoz eginak dira!

Musika: Joseba Zabala

Hitzak: Maixa Lizarribar