TRIKITI TESTUAK
|
«SENTITZEN NAIZ»
BEGIRADA Hitzik egin gabe hizketan zaitut alboan, ta dena esaten didazu begiratu batean. Bera duzu salatzaile une zailetan, bera duzu saltsakari une gozoetan.
Begiratzen didazunean emeki-emeki! lasaitasuna ziztatzen dit poliki-poliki! Hurbil bezain urrunean galduaraziz! urrun bezain hurbilean sentiaraziz!
Egon zara paradisuko zenbait koloretan, eta bertan topatu daitezkeen itzal putzuetan. Dena ikusi daiteke zure ninian, dena esaten duzu zure begiradan.
Erantzun bat eman nahi dizut, doinua jarriaz hitzari, nahiz soberan izan hamaika alditan begirada hori! Gau ilunik bada zeruan eta norbaiten beharra badut, argia darion izar bakar hori zu zaitut!!
Musika: Maixa Lizarribar Hitzak: Maixa Lizarribar
|