TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«ELKARRENONDOAN»
EPELDE ETA LARRAŅAGA
TRIKI ELKAR, 1999

 

LEHENGO ERROMERIA

Lehengo erromeriak

kontuan harturik

soinu ta dantzariak

nonnahi elkarturik

lehengo zaletasuna

dago bazterturik

dibertsio berritan

baikaude sarturik.

Soinu ta panderoa

astintzean jator

gazte dantzazalea

aurrean saltakor

ez zen gaur aina txapa

gitarra ta tanbor

trastez osatu arren

zerbait falta da hor.

Lehen bai atentzioa

soinu zaratari

nonnahitik belarriak

bere zelatari

dantzan gorrituz hainbat

ermita atari

takoiak galtzeraino

sarri zapatari.

Dantzarako moldea

zen moda berritu

hanken ordez gerri ta

ipurdiz mugitu

azken aldeko martxak

zein ez du harritu

soinu jolez ugaldu

dantzariz urritu.

Aukera urritu da

trikitizaletik

festa giroa dago

erdiko kaletik

aldakuntzak baditu

lehen izan zanetik

tabernak festa leku

jarri ziranetik.

Musika: Anjel Larraņaga / Epelde

Hitzak: Anjel Larraņaga