TRIKITI TESTUAK
|
«ELKARRENONDOAN»
MAITEMINDU KONTUAK Maitemindu kontuak aipatzen hastean gauza politak daude gutxina ustean ai zer poza nahi dan hura gertu ikustean baten baino nahiago sei aldiz hastean.
Maitemintzeak ez du ordu jakinikan noiz ta zenekin ez da aurrez dakinikan gauza goxoan ez du bere berdinikan elkar jango lukete gordin gordinikan.
Nola dohai gehienak osorik dituzten ezin hasi liteke ez zen erakusten maitemintzean ez da akatsik ikusten normal bizitzen ere ez du beti uzten.
Garai baten geldirik behar zen eskua bikote baterako ez zen bidezkua orain errezago da horren baiezkua noiznahi makil dantza ta noiznahi aurresku.
Gai horrek orain ez du lehen aina denuntzi noiznahi dira politak musu ta igurtzi mundu moderno honek digu erakutsi gaur egin litekenik biharko ez utzi.
Musika: Anjel Larraņaga / Epelde Hitzak: Anjel Larraņaga
|