TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«ELKARRENONDOAN»
EPELDE ETA LARRAŅAGA
TRIKI ELKAR, 1999

 

LUR GIRO

Esango nuke baina

esateko lotsa

bideratu nahi degu

norbaiten bihotza (ai, oi,

ene,...)

zenekin ote dago

zure bizi poza.

Lapiku denentzako

badago tapia

gauza ederra

baita gazte izatia (ai, oi, ene,...)

geroko utzi gabe

saiatu zaitia.

Garaia pasatzian

artajorrarako

ilusio haundirik

ez du aurrerako (ai, oi, ene,...)

aitzurraren kirtena

lasi duelako.

Bukatzera guaz ta

eduki kontuan

neska mutilak segi

alkarren onduan (ai, oi,

ene,...)

ahal dena dibertitzen

oraingo moduan.

Musika: Anjel Larraņaga / Epelde

Hitzak: Anjel Larraņaga