TRIKITI TESTUAK
|
BERANDU XAMAR DA BAINAN
«ELKARRENONDOAN»
Berandu xamar da baina begira gaude begira batzutan kale kantoira tarteka kafetegira begira gaude begira tarteka kafetegira ez degu etsitzen baina aukerak urritu dira.
Tristerik gabiltza eta adizu San Antonio polita nahi degu baina ederra ere berdin dio adizu San Antonio ederra ere berdin dio guk eskenitako mezak ez ote zuten balio.
Etsita dagoen norbait ez ote maiteminduko San Balentin omen degu zaindari edo lekuko ez ote maiteminduko San Balentin da lekuko oraingo martxan ez degu sekula zelebratuko.
Besteak beste dirala ama gurian jarduna isildu gabe ari da inguratzeko laguna ama gurian jarduna inguratzeko laguna gehiago ezin det eta gerta dadila nahi duna.
Musika: Anjel Larraņaga / Epelde Hitzak: Anjel Larraņaga
|