TRIKITI TESTUAK
|
«JO ETA HAUTSI»
TRIKITILARIAK OMEN GARA Trikitilariak gera beste askoren antzera doinu alaiak zabalduz gabiltz gutxi gorabehera apustu baten sartuak nonbait lehengo era zaharrera muturjoka ibilita ezin da segi aurrera.
Nahiz txikitatikan ekin zahartuko gerade berdin trikiti hotsa jo baina denok dakigun malezin goizean goiz jeiki eta itzultzen gara gauerdin umore ona dugu baina irrifarra sortu ezin.
Gazteak datoz atzetik ta zaharrak gure aurretik baina galduta gabiltza bakoitza bere bidetik lehiaketak egunero dauzkagu aldamenetik hau erakutsi digute jaio ginen egunetik.
Taberna, kale ta plazan sartzen gara non nahi saltsan gure ondoan edonor alaitzeko esperantzan baina giroa ote dan aldatu nago zalantzan juergarako sortu gara ta hasi zaitezke dantzan.
Musika: Joseba Tapia Hitzak: Joseba Tapia |