TRIKITI TESTUAK
|
«JO ETA HAUTSI»
GURASOAK EUSKARAZ Gaurko egoera xelebrea da beraz (bis) penatzen naiz guraso askoren joeraz kalean Gora Euskadi etxean erderaz.
Gurasoei nahi nieke adierazi (bis) lehengo lege zaharrean zuen haurrak hazi sehaskan ez zenuten erdaraz ikasi.
Fruitua etortzen da hazia ereinda (bis) semeak ez badaki, erruduna zein da nola ikasi zuek erdaraz eginda.
Hizkuntzak asko dira mundu zabalean (bis) bat behintzat gorde zagun modu apalean amak erakutsia bere magalean.
Guk behintzat maite degu jaio ginanetik (bis) mundu hontara sortu ginan egunetik ama euskera gauza guzien gainetik.
Musika: Joseba Tapia Hitzak: Peņagarikano
|