TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«JO ETA HAUTSI»
TAPIA ETA LETURIA
TRIKI ELKAR, 1987 / 1995

 

SOINUAK DUENA

Egunez eguneko

gauean gaueko

ez gabiltz ondo baina

nahi baino hobeto

kantatzen dugu zuek

ongi izateko

bestela ez ginaden

ohetik jaikiko.

Ilargiak atzetik

darama iluna

goizean jeikitzean

laino zen eguna

kantatzen hasi eta

argitu da dena

zer ote da maitea

soinuak duena.

Musika: Joseba Tapia

Hitzak: Xabier Amuriza