TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

GOGOAN HARTU

«JO ETA HAUTSI»
TAPIA ETA LETURIA
TRIKI ELKAR, 1987 / 1995

 

Zerbait goaz esatera

sermoilarien antzera

kontseju batzuk zabalduz

atsotitz ta esaera

premiarik baldin bada

hemen duzue aukera.

Udaberrian mendian

piztiak baso erdian

urte ona nahi baduzu

dirua eraman gainian

hala dio esaerak

kukua kantuz danian.

Bi emakume sukaldian

ta hiru botila poltsian

ez dira ixilik egongo

batean dauden artian

bakezalea bazera

etzaitez sartu tartian.

Prailearentzat dozena

beretzat hamahiru dena

horren alde joka ezazu

nahi badezu garaipena

tontuek ez dute izaten

zeruan sartzeko baimena.

Musika: Leturia eta Joseba Tapia?

Hitzak: