TRIKITI TESTUAK
|
«MURUMENDIKO MARI»
IHESAREN IGESKA Gaur ihesaren igeska hainbat mutil eta neska dabiltzanean hoiek dauzkate bildurra ta kezka gaitz gogorra da berez ta txarkeria du gainezka oraindik hori menperatzeko sendagairik ez da
Droga sida eta ihes indar haundiko sasoiez errugabeak ondatzen dabiltz astez eta jaiez esnatzen danak garaiez legezko dan arrazoiez bizio hoiek utzi beharrak dauzka nahi ta nahi ez
Goizetikan iluntzera milaka zure antzera irixten dira salbaziorik gabeko trantzera gazte zergatik joan zera zur osasuna galtzera argitasunik ikusten ez dan ilunpe beltzera
Nahiz une batez gozatu guztira ezin osatu bizi bakarra da ta horrekin kontuz abusatu arrixku txarrak uxatu ez badezu nahi kutxatu zikindutako jiringilik ez sekulan usatu
Musika: Koldo Iparragirre Hitzak: Manuel Lasarte
|