TRIKITI TESTUAK
|
«MURUMENDIKO MARI»
JOLASAK-JOLAS Txiki-txikitatik pentsatu izan dut bizitza jolas bat degula ez nuen usteko irudipen hori hainbat aldatzerik sekula, konturatu bait naiz farraren putzuan ur eskasia daukagula, eta handitzean jolas-gaitasunak
Txiki-txikitatik pentsatu izan dut bizitza jolas bat degula, ez nuen usteko irudipen hori hainbat aldatzerik sekula, konturatu bait naiz farraren putzuan ur eskasia daukagula, eta handitzean jolas-gaitasunak txikitzen ari zaizkigula.
Jolas toki haiek ezkutatzen doaz, sartu gera apustu plazan, norgehiagokaren bultzada bortitzak harrapatu gaitu sorpresan, lagun baten bila dabilzkit begiak, ta ez dakit nori zer esan... luza ezaidazu zure esku hori nerearekin bat egin dezan.
Lehen herri baten bizi ginen eta orain mundu hautsi batean, musikari esker soka berdinean lotuko gera bapatean, sugeak bezala otsaindu gaitezen erritmoaren lemapean, une eder honen argazki txiki bat jaso nahi dut begi artean.
Musika: Koldo Iparragirre Hitzak: Mikel Mendizabal
|