TRIKITI TESTUAK
|
«UHINEZ UHIN»
PARADISUA BASAMORTU Lau teilatu kantuaren goxoaren magalean arros eder bat jalgi zen tabernu ketsu batean Nahiz eta lausotua den oraina iraganean geroztik beti leku bat gorde diot bihotzean
Alperrik murgildu ohi naiz malko desolatuetan hontzak ea rnaite nauen galdetzen duen gauetan Bekaizgoaren islada ostenduz barne-muinetan ilargia mintza bedi gure errai minduetan
Elkar maite genuela ez diot inori uko izar nimiņoak dira egia horren lekuko Ene begien nigarra ezin izaten dut xuko pentsatuz gehiago nehoiz ez dudala laztanduko
Orduak egunen maizter ari zaizkit bilakatzen inork ez baitit gauean hitz goxorik xuxurlatzen iada ikasia daukat ez dela asko kostatzen maitasun paradisua basamortu bilakatzen
Musika: Maixa Lizarribar Hitzak: Maider Osa
|