TRIKITI TESTUAK
|
«UHINEZ UHIN»
KEZKATI Ez dabil eta zuri idaztea otu zait hain gertu senlitzen baitzaitut nahiz berez hain urrun izan
Bainan ez naiz ausartzen bainan ez naiz mugitzen zeren, izozturik naukazu
Nahiago nuke bai haizearen ausardiaz zuregana gerturatu eta laztanez biltzea (Bi)
Oi Jauna ze indartsua den zure tankea baso bat erre eta ehun gizon zanpa ditzake une berean
Bainan akats bat badu gizona behar du buru eta honek pentsatu ere egingo al du
Bai, beldur naiz egun hauetako batean alboko zuhaitzetako txoriak suge bilakatuko diren
Lasai bizi nahi det arnasesturik gabe zeren, pozoindurik zaudete
Nahiago nuke bai haizearen ausardiaz zuengana gerturatuta miztoak moztea (Bi)
Musika: Ixiar Oreja Hitzak: Ixiar Oreja
|