TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«MANTALGORRI»
MAIXA ETA IXIAR
TRIKI ELKAR, 1997

 

HOTZAK USTE BAINO LEHEN

Ez du ximurrik, ez zuritutako ilerik

ez inolako inauteririk, ez morez jantzitako Aste Santurik

bisitaren berri emango digunik.

Ez du paper berde lurrinik usaintzen,

ez eta odol urdinak berotzen, sugorritan kixkaliko omen gera eta

nik ez dut hain garden ikusten.

Hotzak uste baino lehen gogortuko ote gaitun beldur naiz kide.

Ez du ximurrik...

Ez du paper berde...

Ez dago inongo "zara" grisik ez eta "zaitut" beltzik

geroko "banio" eta "banuk" baina min gehiago egin dezakenik.

Hotzak uste...

Musika: Ixiar Oreja

Hitzak: Ixiar Oreja