TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«BIZIPEN GOSE»
TRIKI TA KE
TRIKI ELKAR, 2003

 

HARRIZKO BIHOTZA

Beti borrokan,

galdutakoaren alde...

Beti kolokan,

gelditu edo alde...

Setazko ikurrina

eta ikatz lurrina...

Zergatik maite zaitut

harrizko bihotza?

Libertateak

ez zaitu lotzen ni aina

trinitateak

tentatzen zaitu baina.

Erre usairik bada

zergatik sutzen zara?

Zergatik maite zaitut

harrizko bihotza?

Joanean geldi

geldi joateko,

gazteegia ez al zara

zaharra izateko?

Ez dakit badakizun

zenbat begi dauzkazun...

Zergatik maite zaitut

harrizko bihotza?

Musika: Igor Telletxea / Iker Dorronsoro Hitzak: Sustrai Kolina