TRIKITI TESTUAK
|
«BIZIPEN GOSE»
BAT BAINA BI Ezagutu zintudanetik babestu eta urrundu naiz amets faltsuetatik sendotu nire urratsak nostalgiari ate hertsiagoa diot jarri.
Bizipozei etekin arnas berrituz noa urtaroak gaindituz ia hanka puntetan!! Sorkuntzaren larrean nabil bizipen gose denboraren pausetan atseden.
Egiaztatzen dut egunero harremanen bailaran "piano" goazela adaggioa da erritmoa azalpenen harmonia elikatzen da begirunean.
Orain ez naiz lehian bizi "adio" jelosiari eta amets faltsuei ere. Lasai bizi nahi dut aurrerantzean bai adagio erara ez mantso ez estualdian. Eta aurpegia piztu zaizu, bat-batean begiraden mintzoa, sortzen da airean. "Gai magikoa". Bizipozaren oinarri. Sentipen sendo. Xamur bihotzez. Bat baina bi garenena.
Musika: Igor Telletxea Hitzak: Jexuxmai Lopetegi
|