TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«INSHALA»
ALAITZ ETA MAIDER
TRIKI ELKAR, 1999

 

ZORION GAILURRA

Gazte bizitza omen zorion gailurra

hori hola ez dela badugu beldurra.

Gailurra.

Badugu beldurra.

Bizitza goxoa da baina ez samurra.

Lan egiteko behar esperientziaz blai

oztoparri hau dugu gaurko gazteok ai!

Gazteok ai!

Esperientziaz blai.

Esperientziarik ez dugu eskarmentua bai.

Ikasi ta ikasi lanaren peskizan

hainbat izerdi ttantta gazteon bizitzan.

Bizitzan.

Lanaren peskizan.

Gero ETT batek zurrupatu gaitzan.

Bizitzarik ba ote hil eta ondoren

lehengo zalantzak buelta eman du nabarmen.

Nabarmen.

Duda hau da hemen.

Heriotza aurretik bizitzarik baden.

Musika: Alaitz Telletxea

Hitzak: Andoni Egaņa