TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«INSHALA»
ALAITZ ETA MAIDER
TRIKI ELKAR, 1999

 

TXIPRISTINIKAN EZ UTZI

Nahiz egon liburuetan

Filosofia benetan

Ederrena tabernako

Komunetako ateetan

Komunetako ateetan

Filosofia benetan.

Kirolak hainbeste aipu

Horretxek erotzen gaitu

"Eutsi Baskonia" eta

"Gora Real" "Aupa Kaiku"

"Gora Real" "Aupa Kaiku"

Horretxek erotzen gaitu.

Laguntza eman Itoitzi

"Asko maite zaitut Urtzi"

"Mutilen bat sartzen bada

Txipristinikan ez utzi"

"Txipristinikan ez utzi"

"Asko maite zaitu Urtzi"

"Gora Che" "Gora Zapata"

"Gora E... " hortan lagata

Akaso norbait sartu zen

Ta akaso tinta falta

Ta akaso tinta falta

"Gora E... " hortan lagata.

Tabernakoen txartela

Neurriz gastatu papela

Kontuan eduki hori

Birziklatzen zaila dela

Birziklatzen zaila dela

Neurriz gastatu papela.

Musika: Alaitz Telletxea

Hitzak: Andoni Egaņa