TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«INSHALA»
ALAITZ ETA MAIDER
TRIKI ELKAR, 1999

 

KAOSAREN XARMA

par haizeak, kristal oso bakarrak hautsi...

sukalde biran bizi dira baldosa gutxi...

horma okerrek, sabai zaharra nola eutsi...

ateak ezin itxi...

Alfonbra goxo bat egongelan,

aski fina,

hautsez egina...

Fregona atera beldurrez...,

erratza greban, trapuak beltz...

Kuttunetan kuttun gure etxea

haitz gaineko palazio ez pada...

Kuttunetan kuttun gure etxea

zoroetxe zoriontsua da!!

Ipar haizeak, kristal oso bakarrak hautsi...

sukalde biran bizi dira baldosa gutxi...

horma okerrek, sabai zaharra nola eutsi...

ateak ezin itxi.

Pasilo luzean, bi bizirik

ta bat hila,

hiru bonbila...

armiarmek ikus dezaten

kabi goxoa non daukaten...

Kuttunetan kuttun gure etxea

haitz gaineko palazio ez pada...

Kuttunetan kuttun gure etxea

zoroetxe zoriontsua da!!

Musika: Alaitz Telletxea

Hitzak: Maialen Lujanbio