TRIKITI TESTUAK
|
«INSHALA»
MILAKA ZATI Leihoan naiz euri tantei begira eta zu ondoan ez zaitut jada nire negarrak horiexek bailiran sentizen naiz azken bolada honetan.
Zure laztanak, ezpainak, mingaina oraintxe beste batengan dira zure jolasak irrika ta nahia zure berotasunaren dirdira.
Zu non ote zaren galdetzen dut ozen gelan zeloak, inbidiak eta malkotan murgilduta, zu gabe burua doakit urrun zeru mugan zeloak, inbidiak eta malkotan murgilduta.
Milaka zatitan egindako ilusioen amaiera suntsiezina denaren ustean.
Musika: Maider Zabalegi Hitzak: Gotzon Sanchez
|