TRIKITI TESTUAK
|
«FESTA»
ZURE ATZETIK Berriz zurekin elkarrekin biak ez dakit, espabilatuko naizen sekula. Beti erortzen naiz zure sareetan ez daukat, zugandik ihesteko indarrikan. Ongi dakizu zer eman ongi dakizu zer den nik jarritako horma denak nola txikitzen diren eta ni, zure atzetikan berri ere. Naiz eta niri min egin beste batzuekin joaten nire gogoa duzunean ezin dut esan ezetz eta ni, zure atzetikan berriz ere.
Zatoz nirekin zure hitz bakarrak eta berriz, noa zugana txakur bat bezala. Ez du maitasunik zure bihotzak agian, sekula ez duzu inor maite izan. Zure aurrean makurtzeko gizonak gara eginak nahi bezala erabiltzeko gero zakar ontzira baina ni, zure atzetikan berriz ere. Oraindik ez dut ulertzen zer ari zait gertatzen zuk nire bizitza hondatu nik zu gehiago maite eta nik, zure atzetikan berriz ere. |