TRIKITI TESTUAK
|
«FESTA»
ESKUTITZA Hitz hauekin esan nahi dizuet ondo nagoela ez dudala ezer lan bila noa lasai zaitezte Ameriketara aberastu arte
Artzai bezala hasi naiz hemen txakur txiki bat erosi ondoren Txomin dut lagun langile trebe larre berdetan egun eta gauez
Diru pixka bat ari zait sartzen aurki hasiko naiz ardiak erosten nire artaldea poliki osatzen besteenak zaindu neurea ugaltzen
Neskatxa eder bat ezagutu dut gaur bere irrifarrak maitemindu nau nire ematetzat hartuko nuke berak baietza emango balidake
Oraingoz dena kontatu dizuet ongi doa dena lasai zaitezte berri gehiago izan bezain laster beste eskutitz bat bidaliko dizuet
|