TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«FESTA»
ARAKAJUN / XABIER ARAKAMA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001

 

JEIKI

Jende asko kexatzen da inguruko arazoetaz

gauzak ondo ez daude aldatu behar direla

aldatuko ote ditugu geu hasten ez bagara...

Jeiki, mugi gaitezen

Jeiki, mugi gaitezen

Jeiki, mugi gaitezen

Jeiki, mugi gaitezen

Jeiki, mugi gaitezen

Soldaduska ez dela behar bahiketa huts bat dela

langabezia goraka arazo larria dugula

irten gaitezen kalera hau dena salatzera

Jeiki, mugi gaitezen

Jeiki, mugi gaitezen

Jeiki, mugi gaitezen

Jeiki, mugi gaitezen

Jeiki, mugi gaitezen

Denak sakabanatuta inoiz ez dugu ezer lortuko

denon artean bultzata egingo dugu indar gehiago

agian asko bultzata garaile bilakatuko

Jeiki, mugi gaitezen

Jeiki, mugi gaitezen

Jeiki, mugi gaitezen

Jeiki, mugi gaitezen

Jeiki, mugi gaitezen