TRIKITI TESTUAK
|
«FESTA»
NIRE LEKUA Aspaldidanik, ezagutzen gaituk eta ez diat nik hiri sekula ezertxo ere eskatu baina ordea gaur nator, burumakur, diru eske kopuru hau lortzen ez badiat etxea kenduko zidatek.
Lana galtzea, nahikoa ez bazen zahartzen ari nauk, indarrak zaizkit agortzen horrexegaitik gaude, eserita aurrez aurre hik nahiko diru baduk eta lagundu egidak mesedez.
Ez ezak pentsa, erraza dela higana azaltzea arrazoi hau dela eta baina ez diat aukerarik, ez zakiat nora jo sasoi gabe gelditu nauk bankuekin borrokatzeko.
Esaera zarrak, ez dio egia amodioetan ez dut inoiz zorterikan izan ezta jokoan ere, zorta ona zen besteentzat ez dakit mundu honetan non dagoen nire lekua
|