TRIKITI TESTUAK
|
«HI BIZI HADI»
URA Uraren presioaren indarrak eraman izan balu bezala, eraman dute hura ere batek dakien toki ilunetara.
Noraezean gabiltza kalez kale helduko ez den azalpen baten zain, eta inoiz helduz gero ere ez gara izango sinisteko gai, zeren eta berriz, euria hasi da.
Lasterka goaz ihes egiten burua non babestu jakin gabe, eta jakinez gero ere bertan sartuko ez bagina hobe.
Teilatupean gaude urak busti ez gaitzan, zu non ote zaude? Galdetzen dugu gure baitan.
Non zaude? Non gaude? Zergatiaren erantzunak hargatiak ote?
Azkenean gu ere busti gaituzte haien ur gazi zikinarekin, bagaramatzate blai eginda inoiz ere ez sikatzeko ustearekin.
Musika eta hitzak: Ainara Arrizabalaga
|