TRIKITI TESTUAK
|
«HI BIZI HADI»
MARIGORRI Egunez, neska betaurrekodun langile fatxada serioz, dihardu lanean, telefonotik eskegita nagusiaren esanak betez, betez.
Katua ate ondoan eta ohea nahasturik, dagoz bere begire...
Gauez, barra aurrean emakume liluragarri baten itzala, kopa batzuk harturik norbaitekin hitz egiteko gogoz.
Ohean sartzerakoan inor ez dago ondoan, bizitza madarikatua...
Urteak joan dira, zimurrak zure begietan nabari dira, urteak igaro dira, neskatila hura bakarrik geratu da, geratu da...
Gaur, etxeko ixiltasuna apurtzen dauka irratia piztuta, inguruan bakardadea besterik ez da somatzen, somatzen.
Ezkongabe ta bizipoza galdua zuen jadanik, horrela bizi zen, marigorri!
Musika eta hitzak: Agustin Barandiaran
|