TRIKITI TESTUAK
|
«HI BIZI HADI»
MUSIKARI BATEN AITORTZAK Urtebete igaro dugu, elkarrekin egon gabe nire bihotzak ez du, oraindik zutaz ahazterik gure kanta honen bitartez esango dizut zergatik utzi gendun hala ere nire bizitzak ez zuen, oraindik zurekin loturarik gure.
Herriz herri jairik jai, musikari petrala nintzen zenbat aldiz abestu nizun, "Latzen"-en laztana nire eztarritik igarotako kantak ziren zure bihotzarentzat geziak oraindik ezin dut ulertu, nola nitaz maitemindu zinen.
Baina nola esan, ez naizela ezer nire abestiak, zuri kantatu gabe baina nola esan, galduta nagoela zu nirekin ez bazaude.
Lau urte igaro genituen, arazoak hasi ziren nire bizimodu osoa, ez baitzenuen zuk ulertzen nire abestiak zure kontra hasi ziren jartzen ta nik ez nuen hori gura uztartu gintuzten doinuek, gure amaiera ekarriko zuten.
Gaur egun nola zaude? Beste batekin agian espero dut egunen baten, zu zoriontsu izatea...
Musika eta hitzak: Agustin Barandiaran
|