TRIKITI TESTUAK
|
«HI BIZI HADI»
OIHUKA Mendietan, ikurrin ederrak aske nahi zaitut, ikusi haizean euskal gazteen oihuak defendatzen herria.
Mendietan, bideska berdeotan arin hor goaz, kantari: dena eman behar zaio aittonak utzitako herri honi.
Askatasuna, lortuko dugu borroka gaur, hasia da sutan daude basoak eta zilar argitan itsasoak.
Askatasuna, gure helburua ikurrina, dugu eskutan belarra odolez bete da laino artean tiro hotsak.
Aberriaren saminez urduri dabil herri guztia hamar gazte gaur borrokan erori dira.
Eta ixilik dago, Euskadiko lur gainean, arratsa hamar gazteen oihuak, gure indarra izango dira: aske izango gara!
Musika: Agustin Barandiaran Hitzak: Agustin Barandiaran (Lauaxetaren olerki batean oinarrituta)
|