TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

LAMIE

«HI BIZI HADI»
URGABE
TRIKI ELKAR, 2002

 

Ekarrixu, nere nobixe

merkiek ez diren, zure laztantxuek

marie gorantza, kresala haizien

eguraldi lanbrotue bihotzien.

Etorri, neure ondure

beitxu einguz, txalupak portuen

epela dau ure, gazie itxasue

egunsentie dator ta gu begire.

llle luze, ille luze ta fiņe

begiek, begiek haundixek

egunero bere ezpainek belarrire

beragaz joateko esaten deustie.

Argitzen, argitzen egune

kaiako argiek, amatau ein dire

beste gau bat, azken besarkadie

agur esan beharkotzut, lamie.

Argitzen egune neure onduen

lamie-samiņe azken besarkadie

argitzen egune bi amorante

agur esan beharkotzut, lamie.

Portuko jendiek, bertako zaharrek

lamiez ahazteko, esaten deustie

azpiko harri hotzek, bakarrik dakie

zenbat mariņel eraman dabezen.

Musika eta hitzak: Agustin Barandiaran