TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«ZURETZAT»
KOLDO ETA ARANTXA IPARRAGIRRE
TRIKI ELKAR, 2003

 

KASUALITATEZ

Kasualitatez zu ere hemen,

holako sorpresak zein onak diren!

Ez dakit noiz baina espero nuen

zu ikustea lehenbailehen.

Begiratzen zaitut eta zu ere

instante berean begira zaude

deseroso baina, ezin halare

berriz begiratu gabe!

Senaren aginduz biok batera

pauso bat emanez beti aurrera

eskutik eskura mezu berbera:

goazen akelarrera.

Biluztasunaren maiteak maitez

isilunea da momentu batez

mintazen zaiguna hasperen betez,

dena kasualitatez!

Heldu gera heldu kaia barrura

nola belaontzia bere portura,

albora zabalduz pixkana ura

tenkatu zaigu aingura.

Sosegu hartuta bi ibiltari

portutik irtenda kontu kontari,

eskerrak emanez, besarkada bi

kasualitateari.

Musika: Koldo Iparragirre

Hitzak: Mikel Mendizabal