TRIKITI TESTUAK
|
«ZURETZAT»
MAGALETIK Urtaro bakarra zuten egun haiek berotasunaren magalean soilik oroimenak ekarri ohi duen usaina hartu dut nire barrenera.
Orain gogoaren erresuma hontan bildu nahi dut nire baitan denborak ez du atzerabiderik etenik gabeko bidea da.
Eta igaro ahala txiki bihurtzen gara esnatze bortitz bat, haize hotz kolpe bat.
Eta goizero lur arrotz berak hartzen nau eta arrotz egiten ni ez da babesik lur magalean magaletik iheslari.
Musika: Arantxa Iparragirre Hitzak: Jon Maia
|