TRIKITI TESTUAK
|
«ZURETZAT»
MAITIA ZAIN NAUZU Gogorra nintzela eta konforme nengoen zure presentzi horrek ez dakit zer duen hotzikara gozoak sentitu nituen zugana hurbiltzean zorabiatu nintzen.
Arantzak badituzu arroxa kolorez zugandik partitzean jartzen naiz muturbeltz ondoan nahi banauzu zure borondatez urduri jarriko naiz belaunak dardarrez.
Lehiora egin dizut nere irrintzia kimu berriak beti duen izerdia beltza edo zuria mendian ardia ederki segitzen dut zure zintzarria.
Minkorra izango da zure latigoa larre motzean zara zu hazitakoa horregatik baitzara bizimodukoa aurrez aurre nauzu eta luzatu eskua.
Amodio hizkeran parerik ez duzu zuk merezi bezala nahi zaitut mimatu nere bihotz txikia etzazu zulatu nahi duzunean deitu maitia zain nauzu.
Musika: Imanol Urkizu Hitzak: Jose Mari Goikoetxea
|