TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«EGUNON»
GOZATEGI
TRIKI ELKAR, 2000

 

EUSKAL SELEKZIOA

Gure selekzioak

partehartzearen lehia

euskal selekzioak

nortasunaren deia

gure selekzioak

munduari begira

euskal selekzioak

gure-gureak dira...

Gure selekzioak

garenaren islada

euskal selekzioak

kirolaren plazara

gure selekzioak

txuri, gorri ta berde

gu euskal selekzioen alde!!!

Jokoaren poza ta

harmailen zirrara

biak elkartzeko

sentimentu bat bada

herria bihotzean

ahoan euskara

galdutakoan ere

irabazle gara.

Euskaldunok euskaldun

izan gara beti

kirola ikur da

edozeinek badaki

zergatik itzal eman

geu ez garen bati

nor izan nahi genuke

ez inoren zati.

Hitzak: Andoni Egaņa

Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea