TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«EGUNON»
GOZATEGI
TRIKI ELKAR, 2000

 

MUGARRI GAINETIK

Mugarri

gainetikan kirika

zelatariren begi bi

frenteko gudari naiz

mendetako hartzuri.

Jaiotzez

lur honetako seme

hemen bizi naiz gaur arte

hitza ta eskubideak

ebatsi dizkidate.

Nirea ez denik ezer

niretzat ez dut nahi

mugaz gaindi darrait

txiroa naiz, ondratu naiz

nire lurraren jabe naiz.

Herri bat

herri txiki bat baina

handi batzuen eredu

ametsak amets dira

ta bizirik gaude gu.

Bizirik

eragozten didate

ta hilik ezin dut maite

hitza ta eskubideak

ebatsi dizkidate.

No vull prendre cap cosa

que no sigui meva.

No conec fronteres.

Jo sóc pobre, sóc honrat i

tambe l'amo de una terra.

Non quero coller nada

que de meu non sexa.

Non sei de fronteiras.

Eu son pobre, son honrado

e dono da miña terra.

Hitzak: Asier Gozategi

Musika: Asier Gozategi / Iñigo Goikoetxea

Itzulpenak: Katalanez: Laura Espot

Gailegoz: Damian Villalain