TRIKITI TESTUAK
|
«EGUNON»
EGUNON Suak urari muxuak ematen zizkion atalaietan baina maitasun urruna dena da lurruna su ezpainetan.
Gaua zabala ta laua argi izpi bat da gogoen zubi goian ilaren argia zaindari bakarra gauean zuri.
Mendi guztietan gaindi doa oihu baten oihartzunean azken kantu baten hitza entzungabekoa behar zenean.
Kanta suari txinparta piztuko bazaio kanta neguan ura malkoen modura zerutik lurrera datorrenean.
Egunon! Hau egun ederra, euria ari du baina ederra da, plazetan, putzutik putzura saltoka doazen ero batzuk gara.
Hitzak: lon Maia Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea
|