TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«AINHOA»
GOZATEGI
TRIKI ELKAR, 1996

 

ZENBAKETA GARBIAK

Zenbaketak ez dira berdinak denentzat

erderaz zapi dena bakarra deritzat

ai-oi-ai bakarra deritzat

jator zenbatu ahala Euskal Herriz

behintzat

hiru eta lau dira herri bat guretzat.

Euskadi bat da gure aberri osoa

Bidasoaren mugak erdibitakoa

ai-oi-ai erdibitakoa

Bizkaia, Araba, Napar eta Gipuzkoa Behenafarra, Lapurdi eta Xuberoa.

Gure gizatasuna nonahi txalotua

kanpoko haize txarrak dabilki nahastua

ai-oi-ai dabilki nahastua

Euskadi balitzake sendi elkartua

harriturik utziko genduke mundua.

Indarra lege dala egia lurpean

zuzentasunik ezin leike gizartean

ai-oi-ai leike gizartean

lokarriak askatzen saiatu gaitean

jator borrokatuaz alkartasunean.

Musika: A. Gozategi /I. Goikoetxea

Hitzak: F. Loidi