TRIKITI TESTUAK
|
«LOUISIANARA NOA»
TXERRI JANA Pello Josepe tabernan dala haurra jaio da Larraunen etxera joan da esan omen du ez da nirea izanen ama horrek berak topa dezala haur horrek aita zein duen.
Hu ele hu ele, marunba malaue trikoti volver marunba malaue ho benuno ho benuno ho jeje ho benuno ho jeje ho benuno ho je benuno je ho je benuno je.
Udaberrian abiatu nintzen dama gazte bat bilatzen belarria kox kox jan nion baina ez zidan ez gehio uzten txikitatik zaitu nauzu lehoiaren hortzetatik ilunean eraman nazazu erromeri bidetatik.
Iturengo arotza Erramun Joakin haserre omen zaude zeren dugun jakin santurik ez liteke fidatu zurekin San Kristobal urtuta joaliak egin.
Arotzak erran dio bere andreari urtu behar dinagu ekarran santu hori gizona zertat zoaz pekatu da hori etzionagu erranen sekula nehori.
Gizenegi zaude nire senartxo maitea nik nahi zaitut lirain eta gaztea horrenbeste kilo horrenbeste grasa txuletarik gabe ezin pasa bi eskilara igo orduko berotzen zaizu arnasa.
Txikitatik...
Aldapeko sagarraren adarraren puntan puntaren puntan txoria zegoen kantari txiruliruli txiruliruli nork dantzatuko ote du soinutxo hori.
Txikitatik...
Musika: Herrikoia / Imuntzo / Beloki / Furunda Hitzak: Askoren artean |