TRIKITI TESTUAK
|
«LOUISIANARA NOA»
DISPERTSIOA Izan behar genuke zu bi elkarren barruti ez bazeunde, ez bageunde hain elkarren urruti. Izan behar genuke zu bi elkarren barruti ezin dugu izan baizik bi elkarren erruki.
Urrutira hel ninteke luzaturik bi beso ez bazintu ezpataren jaunak atxiki preso.
Urrutira hel ninteke luzaturik bi beso zure azal gordeetan idazteko bi bertso.
Urruti ta preso ere axolik ez lidake zure begiak ikusten utziko balidate. Urruti ta preso ere axolik ez lidake bizi banendi zu eta denak itzuli arte.
Ezin zaitut bisitatu neure barruan baizik nahi bazaitut jantzia ta nahi bazaitut biluzik.
Ezin zaitut bisitatu neure barruan baizik hor beti nago zurekin zoriontsu naiz kasik.
Musika: Imuntzo Hitzak: Xabier Amuriza
|