TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«LOUISIANARA NOA»
IMUNTZO ETA BELOKI
TRIKI ELKAR, 1999

 

AZKEN AURREKO NOTAK

Blus zale bat nauzue

bakardadeak joa

gaueroko ibileran

han-hemenka hor noa.

Bart gauez kontzertua

izan zen Joxpirekin,

musika sentiarazi

zidan itxurarekin.

Denak hausten zituen

maitasun abestiak

kanpoko de zirrarak

ta barneko whiskyak.

Barrara hurbildu nintzen

zuzenduz begirada

neska ilehori haren

ezpain gorrietara.

Saxofoiaren notak...

whiskyaren lausuak...

denen gainetik zeuden

desiozko musuak.

Nola ukatu ninduen

badakit azkenean,

botila hutsaren ondoan

esnatu naizenean.

Blus zale bat nauzue

bakardadeak joa

gaueroko ibileran

han-hemenka hor noa.

Musika: Imuntzo / Arkaitz Miner

Hitzak: Mantxi / Nahikari / Itziar Etxegia / Beloki.