TRIKITI TESTUAK
|
«DULTZEMENEOA»
LURRAREN SEME Lurraren seme nintzen haseran gero lurraren biloba lurraren lagun bihurtu nintzen eta pasa zen denbora lurraren jabe egin ninduten lurraren maizter gerora bizi ezinak gonbidatu nau nire lurretik kanpora hego-haizeak gorantza nakar ipar-haizeak hegora.
Miseriaren hego-haizeak bihurtu nau ibiltari zakurrak parre, jendeak zaunka egiten dio paisari maizter ere nahi ez nautelarik gutxiago bisitari barrena pixkat goxatu nahian gure doinuen kantari gogoratzen dut behinola ama deitu niola lurrari.
Mila pezetan zilarra eta mila duroan urrea bostehun pezetan erlojua ta hogei duroan korrea saltzeko daukat atzea eta saltzeko daukat aurrea erosiz gero debalde dira iseka eta parrea.
Hitzak: J. Sarasua Musika: J. Tapia / M. Artieda. |