TRIKITI TESTUAK
|
«DULTZEMENEOA»
AI HAU GAUAREN ZORAGARRIA Ai hau gauaren zoragarria Jesus jaio da Belenen eta guztiok bila gabiltza etxe honetan ote den
Kalean haize hotza mendian elurra soineko txuri garbiz jantzi zaigu lurra estalpe epelean behia ta astoa eta bien erdian haur eder askoa.
Intzentsu, mirra, urrez hiru errege irrifarrez Belena datoz gustora haurraren ondora, ta Olentzero begi gorri ume guztien alaigarri ehun da hogei kilo justuz zagia hustuz.
Herrian somatzen da tximini usaina ta gu juntatu gera boskote bikaina ejenplu ona ematen gabiltz alajaina kristautikan batere ez daukagu baina.
Beraz orain guztiak nahi zaituztegu ase eta naximentua izango da hauxe Ni naiz Ama Birjina ta hau da San Jose gure artetik agian sortuko da zeoze.
Hitzak: X. Euskitze / J. Tapia Musika: Herrikoia
|