TRIKITI TESTUAK
|
«DULTZEMENEOA»
TRIKITIXAREN SUA Trikitixaren sua handia da baina aspaldi somatzen dut dudazko usaina eztabaidatu baina ez inor engaina.
Txapelketa bat bazan behin antolatua nola egin jakin ez hori zen kontua batzuengan sortua zer desenkantua.
Sortu zen modernoa ta tradizionala trikitiarentzako abio ona da inork ulertzen badu esplika dezala.
Behar genuke mahai bat edo zerbait bildu zer garen eta nola nahi dugun azaldu sua piztua denez ez bedi itzaldu.
Hitzak: J. Tapia / X. Amuriza Musika: J. Tapia
|